Lehenengo produktua, herria eta inguruak ezagutzeko 11 proposamen dira: arte eta historiako hiru proposamen, eta natur arloko zortzi. Hegazti koloniak ezagutzeko aukera, mitologia eta geologiako eraikuntzak eta bestelakoak ikusi ahal izango dituzte turistek. Datuen arabera, 5.000 bisitari hurbildu ziren joan den urtean turismo bulegora.
Bigarren produktua bideo bat da: Oñati, iragana, oraina eta etorkizuna. Bideo honek herriaren ikuspegi orokorra eman nahi du. Bertan ikusiko dira, konderriak izan zuen garrantzia, Arantzazuko proiektua, Arrikrutz-Oñati kobak eta Oñatiko industria, besteak beste.