Guztira 117 korrikalarik hartu zuten parte zapatuan egin zuten Torreauzoko lasterketan. Horietatik 17, emakumeak izan ziren.
Ibilbideak 7.600 metro zituen eta helmugan sartzen lehenak, Manu Gomez kantabriarrak, 22:34 minututan egin zituen. Lehen emakumeak, 30:06 minututan.
Sergio Garcia oñatiarra
Lasterketa nagusia baino lehen, eskolarteko lasterketa egin zuten. Bi kilometroko ibilbidea egin zuten, eta azkarrena, Sergio Garcia oñatiarra izan zen; 07:10 minutu egin zituen.