Herritarrek aukera dute danborrada nagusirako izena emateko. Hain zuzen, danbor-jotzaile moduan irteteko, beharrezkoa da 18 urte izatea, gutxienez; bestalde, dantzari izateko, 1987. urtean jaiotakoek izena eman ahal izango dute.
Interesa dutenek kultura etxera edo gaztelekura jo beharko dute, uztailaren 23a mugaeguna dutela. Izena ematen duten guztien artean, zozketa egingo dute irailaren 2an, Errekalde Herri Eskolako entsegu lokaletan.