Bihar, zapatua, Irunberriko gertakizunen 14. urteurrena izango da eta domekan, omenaldia egingo diote Susana Arregiri. Iluntzean egingo diote, 19:00etan, kanposantuan, Susanaren hilobiaren ondoan. Dantzariek aurreskua dantzatuko dute, preso dagoen herritar batek idatzitako gutuna irakurriko dute eta bertsoak ere botako dituzte.