Huelga egingo dute bihar Udaleko langileek

Lan hitzarmenaren alde, egun osoko huelga egingo dute bihar Udaleko langileek. Bihar, itxita egongo dira udaletxea, kiroldegia, kultura etxea eta euskaltegia. Langileek, konzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean, 12:00etan.

Gaur goizean bigarren bilera informatiboa egin dute Udaleko langileek, eta lehen hartutako erabakia berretsi dute. Hauxe da bozketaren emaitza:

  • Ezetzaren aldeko7 boto
  • Baiezkoaren aldeko 36 boto
  • Boto zuri bat

Bihar, egubakoitza, itxita egongo dira udaletxea, kultura etxea, euskaltegia eta kiroldegia. Domeketan egoten diren zerbitzu berak egongo dira egun osoan. Langileek, bestalde, protesta ekitaldia egingo dute udaletxearen aurrean, 12:00etatik 12:30etara.

Mobilizazioak

Eskualdeko gainontzeko herrietan, lanuzteak egiten dituzte lan hitzarmenaren alde. Oñatiko Udal langileek, lanuzteak egin ordez, egun osoko huelga egitea erabaki zuten, eta gaurko bozketan erabaki horri eutsi egin diote.

Orain alkateari jakin araziko diote bozketaren emaitza eta biharko huelga. Datorren asteko plenora ere joango dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.