Ekainaren 25ean, egubakoitzan, hitzaldia egingo dute Nekazarien Elkartean. Hizlaria Amaia Zabaleta izango da eta gaia, hauxe: baserri eta baso inguruko erantzukizun zibila. Baserritarrei eta baso jabeei zuzenduta dago, eta interesgarria izango dela diote antolatzaileek.
Nekazarien Elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenaren ospakizunen barruan sartzen da hitzaldia.