Burlatako abesbatzak Agustinoetan kantatuko du zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 23a

Oñati abesbatzak gonbidatu du eta 19:30etako mezaren ostean kontzertua eskainiko du Burlatako abesbatzak Agustinoetan.

Harreman estua dute Oñatiko eta Burlatako abesbatzek, eta zapatuan Oñatira etorriko dira nafarrak. Migel Irisarrik zuzentzen du Burlatako San Blas abesbatza, eta egitarau zabala eskainiko dute. Kontzertua zapatuan izango da, Agustinoen elizan, 19:30etako mezaren ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak