Bihar, eguaztena, goizean joango dira abarrak eta egurra biltzea eta gauean piztuko dute sua. Olaiturrin egingo dute San Juan sua; 22:30etan piztuko dute.
Aurten ere Laixan elkarteak antolatu du eta Oñatz dantza taldea izango du lagun. Dantza taldekoek dantza egingo dute suaren inguruan. Sua itzaltzen doan heinean, suaren gainean egingo dute denek dantza.