Apirilean, Txantxiku ikastolako ikasle batzuk egon ziren Slovakian, eta orain hangoak etorri dira hona; elkartruke programa bati esker.
Astelehenean etorri ziren Oñatira Kosiceko (Slovakia) ikasleak, eta aste osoa egingo dute hemen:
- Gaur, Arantzazura eta Urbiara doaz
- Bihar, Gasteizera joango dira; Legebiltzarra eta alde zaharra ikusiko dituzte. Arratsaldean Landara doaz
- Eguenean, Donostiara doaz, akuarioa bisitatzea eta hondartzan disfrutatzea
- Egukaoitzean, Bilbora; Guggenheim museoara joango dira, eta arratsaldean, Mundakara.