Larraitz Ugartek euskaraz defendatuko du bere tesina eguenean

Datorren eguen goizean aurkeztuko du, euskaraz, Lege Soziologiako Institutuan. Preso dauden emakumeen inguruko tesina da. Defentsa denondako irekia izango da.

Lege Soziologia Institutuan euskaraz aurkezten den bigarren tesina da. Kanada eta Espainiar estatuko emakume espetxeratuen egoeraren gaineko analisi gonbaratiboa da izenburua, eta egilea Larraitz Ugarte Zubizarreta da.

Defentsa irekia da

San Juan egunean, 11:00etan, aurkeztuko du tesina, euskaraz, Larraitz Ugartek eta denondako irekia izango da; joatea gura duena ongi etorria izango da.

Larraitzek defendatuko duen tesinaren tutoreak: Ana Pérez eta Marie-Andrée Bertrand izan dira. Epaimahaian, hiru irakasle egongo dira: César Manzanos, Mila Amurrio eta Matxalen Garmendia.

Udaletxeak urtero ematen du beka bat oñatiar batek Lege Soziologiako Institutuan masterra jarraitzeko. 1999-2000 ikasturtean, Larraitzek jaso zuen beka hau.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.