Egukaboitzean egin zuen urteko batzar orokorra Aloña Mendiko futbol sailak; jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak egon ziren:
- Kirol arloan balantzea ona dela esan zuten; maila guztiek erdialdetik gora bukatu dute. Gazteen eta kadeteen mailan, bi taldeek bosgarren postuan gelditu dira.
- Arlo ekonomikoan galera txikia izan dutela esan zuten, baina joan den urtekoa baino txikiagoa.
Batzar orokorraren ostean, afaria egin zuten Echevarria jatetxean, eta sariak banatu zituzten.