Olakua auzoko jaiak hasten dira gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 18a

Iluntzeko zazpiretan itxafleroa jaurtiko dute eta txorimaloekin batera, jaiak hasiko dira. Zapatuan auzoko bazkaria egingo dtue. Domeka arte iraungo dute jaiak.

Gaur gauean dantzaldia dago Hator taldearekin. Zapatuan, Aloñako gimnasten erakustaldia, pailazoak, trikitilariak, txirrindularitza lasterketa eta Egan taldearekin dantzaldia. Domekan amaituko dira jaiak, meza, mus txapelketa eta haurrendako puzgarriekin.

Auzo bazkaria

Aurtengo jaietako nobedadea auzo bazkaria da. CIM hizkuntza akademia dagoen plaza txikian egingo dute eta bertsolariak eta trikitilariak ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak