Ganbara Abesbatza lehen diskoa grabatzen ari da

Leire Kortabarria 2004ko eka. 17a, 14:18
Ganbara Abesbatza lehen diskoa grabatzen ari da, eta espero dute datorren urtean merkatuan izango dela dagoeneko. Horrekin, taldeak 10. urteurrena modu borobilean ospatu ahal izango du.

Aspaldiko ametsa betetzearen bidean dago Ganbara Abesbatza, disko honen grabaketarekin. Lehen zatia grabatuta dute dagoeneko, eta udazkenean ekingo diote berriro lan horri.

Hamar urte bete ditu talde gazte horrek, eta, diskoa grabatzeaz ez ezik, beste bi erronka izango ditu udazkenean: hain zuzen, Alacanteko Kantu Koral Sari Handia eta Firacor Sari Handia. Iaz irabazitako beste hainbeste sarik eman zioten Ganbarari lehiaketa hauetarako sarbidea.

Ibilbide arrakastatsua

Edozelan ere, hamar urteko ibilbidean, harro egoteko arrazoi asko dute Ganbarako kideek. Izan ere, sariak irabazi izan dituzte Estatuko txapelketa garrantzitsuetan. Era berean, errepertorio oso aberatsa dute, XVI. mendeko lanetatik hasi eta musika garaikideraino hartzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak