Hiltegiaren aldeko protesta egingo dute zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 17a

Hiltegia bizirik plataformak, Zubillagako hiltegiak zabalik jarraitu behar duela aldarrikatuko du zapatuan, plazan, 13:00etan.

Zubillagako hiltegia ixteko nahia azaldu dute bai Mankomunitateak eta baita Jaurlaritzak ere. Nekazariek, baserritarrek, harakinek eta hainbat sindikatu eta eragile sozialek, ordea, hiltegiak bizirik jarraitu behar duela diote. Hiltegia bizirik plataformak esaten du, okelaren kalitatea bermatzeko, zabalik eduki behar direla tokiko eta hurbileko hiltgi txikiak. Hori defendatzeko, kale protesta deitu du plataformak. Zapatuan, 13:00etan, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak