Jaietako Herri Egunean herri tabernaren ardura hartzeko gertu dauden oñatiarrek izena emateko aukera dute oraindik; hain zuzen, egubakoitzean, hilak 19, bukatuko da epea. Kultura etxera jo behar duzue horretarako.
Herriko jaiak antolatzen hasia da udala. Tartean, Herri Eguneko prestakizunak daude. Kasu honetan, herri tabernaren ardura hartzeko gertu dagoen taldea behar da. Oraingoz talde batek eman du izena. Gehiagok emanez gero, zozketa egingo dute.
Baldintza bakarra da gutxienez 30 laguneko taldea izatea. Arduradunek muntatu beharko dute postua; udalak hainbat material ipintzen ditu. Ateratako irabaziak taldearendako izango dira.
Orain bi urtetik
Azken bi urteotan atera da zozketara herri tabernaren ardura. 25 urtean, Oñatiko elkarte bat arduratu zen tabernaz; gero, tabernari profesionalek eraman zuten, eta azkenik, herriko taldeek eurek.