Politikariak mahai ingurua egingo dute iluntzean Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 15a

PP eta PSOE ez, gainontzeko alderdietako ordezkari bana etorriko dira gaur, 19:00etan, Santa Anara. Gaia: gaur egungo marko juridiko-politikoa. Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek antolatu dute.

Ezker Batua alderdiko Antton Karrera, Batasunako Joseba Permach, Aralar alderdiko Iñaki Irazabalbeitia, Eusko Alderdi Jeltzaleko Jose Ramon Beloki eta EAko Martin Aranburu egongo dira mahaiaren inguruan jarrita. Alderdi Popularrak ez du gonbidapena onartu eta PSOEk azken orduan esan du Jose Antonio Sanchez ez dela Oñatira joango, lanpetuta dagoelako.

Mahai ingurua Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergo mailako ikasleek antolatu dute. Egungo marko juridiko-politikoa da gaia, eta Kontzejupetik aldizkariko Iñigo Arregi izango da mahai inguruaren moderatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak