Zubillagako jaiak dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko uztailaren 1a

Egubakoitzetik domeka bitartean, San Pedro jaiak ospatuko dituzte Zubillagan. Txupinazoaren ostean, pailazoak, mus txapelketa, bertso saioa, trikitilariak, luntxa eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte.

Txikiteo herrikoia egingo dute txupinazoaren ostean, egubakoitz iluntzean, eta gauerako, laburmetraia emanaldia antolatu dute pilotalekuan.

Mozorro gaua

Zapatu arratsaldean, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen ikuskizuna egongo da, frontoian. Arzallus, Mañukorta, Irazu eta Kolina, bertsotan arituko dira iluntzean, eta gauean, berriz, mozorro gaua egingo dute, Hator taldearekin batera.

Domekarako, nagusiendako omenaldia prestatu dute: trikitilariak, luntxa, dantzariak ... etb. Arratsaldean, zinta lasterketa auzoko guztiendako, eta dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak