Udaleko langileek greba egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 14a

Lan hitzarmenaren alde, ekainaren 25ean greba egingo dute Udaleko langileek. Bitartean, alkatearekin hitz egiten saiatzen jarraituko dute.

Lanuzteak egin ordez, egun osoko greba egitea erabaki dute Udaleko langileen gehiengoak, lan hitzarmenaren alde. Datorren ekainaren 25ean egitea erabaki dute. Egubakoitzean egin zuten batzarrean hartu zuten erabakia.

Bitartean, hala ere, alkatearekin hitz egiten saiatuko dira, eta egoera konpontzen badute, bertan behera utziko dute greba. Bestalde, 24an, plenoa egingo dute Udaletxean, eta egoera aldatzen ez bada, pankarta batekin joango dira langileak plenora.

Guztira, 68 bat Udal langile daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak