Haurreskola publikoan matrikulatzeko epea luzatu du Udalak

Leire Kortabarria 2004ko eka. 10a, 15:07
Ekainaren 13ra arte luzatu du Udalak datorren ikasturtean zabalduko den haurreskola publikoan izena emateko epea. Hori egin ahal izan da haurreskola ez dutelako irailean zabalduko, beranduago baizik.

Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Udalari matrikula epea luzatzeko. Neurri horrekin, Udalaren asmoa da ziurtatzea herritar guztiek informazioa jaso dutela. Izena emateko, Udal Euskara sailera jo behar duzue, 943 78 04 11 telefonoan, eta Marian edo Iñakirengatik galdetu.

Obrak, geldituta

Asmoa zen haurreskola irailean zabaltzea, ikasturte berriarekin batera, baina azkenean ezingo da egin, izan ere, lanak atzeratu egin dira Olakuako eraikinean. Hain zuzen, Txiki Txoko izan zen egoitza egokitzen dihardute, eta Udalak espero du urri eta azaro bitartean inauguratzea.

Honako zerbitzua eskainiko du haurreskolak: 0-1 urte bitartekoendako 16 leku, eta 1-2 urte bitartekoendako, 26. Prezioei dagokienez, bost orduko egonaldia egiten dutenek hilero 135 euro ordaindu beharko dute, eta zortzi ordu artekoek, 180.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak