Zerrenda ofizialak ez dira oraindik iritsi, baina behin behinekoan, 8.914 pertsona daude erroldan. Hauez gain, beste sei euparrek ere Oñatin emango dute botoa.
Mahaiak
Guztira, 16 mahai egongo dira domekako hauteskundeetan. Oraindik Udal biltegian daude kutxak eta kabinak, baina zapatuan eramango dituzte hauteslekuetara, boto paperekin batera.
Europako azken hauteskundeak, duela bost urte egin ziren, 1999an. Orduan, %28,82 izan zen abstentzioa.