Kanpoko inbertitzaile batek Cegasaren %20a eskuratuko du

Usoa Agirre 2004ko eka. 8a, 12:12
Atzerriko inbertsio fondo bat Cegasaren kapital sozialaren %20aren jabe egingo da. Hala ere, Juan Zelaia enpresaburu oñatiarrak kapitalaren gehiengoarekin jarraituko du. Atzerriko inbertitzaileak ez du oraindik bere izena ezagutzera eman nahi izan. Munduko pila fabrikatzaile handienetarikoa da Cegasa (Celaya, Emparanza eta Galdos, S.A.).

Atzo, astelehena, onartu zuen batzorde orokorrak Cegasako kapitalaren zabalkuntza, enpresak bazkide berria izan dezan. Operazioa aste honetan gauzatuko da.

Inbertsio fondoak 15 milioi euroko diruzaintza injekzioaren ekarpena egingo du. Diru ekarpen horrekin proiektu berriak garatuko ditu Cegasak, beti ere oraingo jardueretan oinarrituta. Oraingoz, behintzat, enpresak ez du beste eremuren bat jorratzeko asmorik.

Lau enpresak osatutako taldea

Taldea lau enpresak osatzen dute, baina guztien oinarria Cegasa da. Urte asko daramatza Cegasak pilak fabrikatzen eta jarduera hori dela medio egin da mundu guztian ezagun. Beste konpainia batzuetarako ere egiten ditu pilak.

"Cegasa Internacional" da bigarren enpresa eta pilak merkaturatzea da horren oinarrizko jarduera. "Energias Portatiles" da hirugarrena; pila elektriko bereziak ekoizten dituzte. Azkenik, "Cega Multidistribucion" garraioaren logistikari lotuta dago eta kontsumo handiko produktuak merkaturatzen ditu. Cegasako produktuez gain, beste konpainia batzuetakoak ere banatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak