Beneditarrek irakasleendako bazkaria antolatu dute Mendeurreneko ospakizunen barne

Leire Kortabarria 2004ko eka. 7a, 20:29
Moja beneditarrek ospakizun gehiago antolatu dituzte Oñatin eman duten mendea ospatzeko: hain zuzen, ekainaren 29an, irakasle guztiek elkarbizitza eguna eta bazkaria izango dute. Mojak oso pozik daude zapatuan, ekainak 5, ikasle ohien jaialdiak izandako harrerarekin: 180 lagun elkartu ziren.

Moja beneditarren komunitateak 100 urte eman ditu Oñatin, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte urte osoan zehar. Hurrengoa ekainaren 29an izango da: Elkar Hezi ikastetxean diharduten irakasle guztiekin topaketa eta bazkaria izango dute. Elkar Hezi proiektuak 0 urtetik Batxilergora bitarteko ikasleak ditu; guztira, 60-70 irakasle izango gara, dio Mari Carmen Galdos zuzendariak.

Ikasle ohien eguna, arrakastatsu

Beneditarren mendeurreneko ospakizun ekitaldi nagusietako bat zapatuan, ekainak 5, izan zen: ikasle ohien eguna. Meza, diapositiba emanaldia, gaur egungo ikasleen musika emanaldiak, bazkaria eta ikastetxean bisita izan ziren, eta mojak oso pozik daude guztia uste bezala irten zelako. Adin askotako ikasle ohien, mojen eta irakasle eta langileen artean, 180 lagun elkartu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak