Joseba Blazquez hirugarren Hiru Handietan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 7a

Aizkorri, Anboto eta Gorbeia mendiak zeharkatzen ditu Hiru Handiak probako ibilbideak. 11 ordu eta 25 minutu egin ditu Josebak. Bero pasa dute.

Joseba Blazquez oñatiarrak, hirugarren egin du asteburuan egin den Hiru Handiak mendi proban. 11 ordu eta 25 minututan egin du proba, eta gustura dago: ez dut nahi izan denbora hartu, bestela buruari buelta gehiegi emango nizkioke eta. Bukatzea nahi nuen eta oso gustura nago.

Beroa

Aurtengo proba oso gogorra izan dela esan dute parte hartzaile gehienak, bero egin baitu. Bero gehien, Gorbeiatik Otxandiorako bidean egin zuen, eta horixe izan zen zatirik gogorrena.

Ibilbidea

Hiru etapatan banatuta, 100 kilometro zituen ibilbideak:

  • Zalduondotik irten eta Ventafrian amaitu. Aizkorri igo behar.
  • Anboto pasa
  • Gorbeia igo eta Otxandion amaitu.

Debagoieneko 80 bat lagunek hartu zuten parte. Irabazlea, Jose Luis Albizuri azpeitiarra izan zen eta 10 ordu eta 28 minutu egin zituen. Errekorra 28 minututan gainditu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak