Gorpuztiko prozesioa nola antolatzen den azalduko du Makalena elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko eka. 8a, 11:14
Apostoluak nola janzten eta orrazten dituzten, dantzen esanahia zein den, San Migelen trajeak zenbat pisatzen duen, kofradixiak zein lan egiten duen, eta askoz ere gehiago. Bihar, eguena, Santa Ana antzokian 19:30ean.

Ordubete inguru iraungo duen emanaldi interaktiboa eskainiko du bihar Makalena elkarteak. Gorpuztiko prozesioa nola antolatzen den azalduko dute, atalez atal. Prozesioan parte hartzen duten zati guztiak aurkeztuko dituzte.

Aurkezpen interaktiboa

Aurkezpen honetan, 30 lagun inguruk hartuko dute parte eta azalduko dute: santuak non eta nola gordetzen dituzten, nola jantzi eta orrazten dituzten, Gorpuztiko dantzen esanahia, bandaren 25. urteurrena, San Migelen bueltak duen garrantzia, argazki zaharrak eta berriagoak, kofradixiak zenbat partaide dituen eta zein lan egiten duen ...

Horretarako, apostoluen jantzi batzuk eta peluka batzuk eramango dituzte, adibidez, eta bertatik bertara eta lehen eskutik erakutsiko dute dena. Dantzei buruz hitz egiteko, Txutxin egongo da, Joxe Errasti eta Fernando Diaz ere izango dira, lehengo eta oraingo San Migel. Kofradixako partaideak ere bai.

Makalena elkartea

Aurten, 25 urte betetzen ditu Makalena elkarteak, eta urte guztirako antolatu dituzte ekitaldiak. Biharkoa ere, urteurrenaren egutegian sartu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak