Ohi bezala, barraka instalazioak Foruen Plaza inguruko aparkalekuan egongo dira Gorpuzti jaiek irauten duten bitartean. Udalak aste honetan debekatu du gune horretan aparkatzea, hilaren 14ra bitartean.
Neurriak eragindako aparkaleku murrizketari aurre egiteko, Olaiturri eta Ibarrako lekuak erabiltzeko aukera izango da. Udalak eskatzen du, ahal dela, autorik ez aparkatzea erdiguneko hainbat lekutan, Unibertsitateko espaloiak, adibidez.