Prozesioak ez du ibilbidea aldatuko

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ekainaren 4a

Kale zaharreko etxebizitza bat konpontzen ari dira, baina Gorpuzti eguneko prozesioa bertatik pasatuko da. Urteroko ibilbidea egingo du.

Kale zaharreko farmazia parean etxebizitza bat konpontzen ari dira eta andamioak daude jarrita. Kalea estuagoa da orain, baina Gorpuztiko prozesioa bertatik pasatuko da.

Justu pare horretan gelditzen da prozesioa, baina aurten, Haritza liburudenda eta Txaketua tabernaren ondoan geldituko da. Gero, estutu egingo da, baina urteroko ibilbidea egingo du.

Beste urtetako obrak

Aurreko beste urte batzuetan ere gertatu izan da prozesio egunean obrak egotea ibilbideko zati batean, Ongi Etorri tabernarenak, adibidez. Orduan ere ibilbide bera egin zuen prozesioak eta aurten ere horixe egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak