Aitor Ramirez, BMW 320 ST, David Ardions, Opel Kadett eta Jose Angel Samaniegok, Renault Clio, Gorlako igoeran hartuko dute parte, zapatu arratsaldean.
Entrenamenduak 16:00etan hasiko dira, eta bi txanda egongo dira; lehenengoa 17:30etan, eta bigarrena 19:30ak aldera.
Aitor Zabaleta da faborito nagusia
Guztira 62 gidarik hartuko dute parte eta Aitor Zabaleta da faboritoa, Lola Diamante autoarekin. Andres Vilariño ere etortzekoa zen, baina azken momentuan ezetz esan du. Bergara Racing taldeak antolatu du igoera. 14ena da.