Erretiratuen Astean, bazkariak eta omenaldia izango dira egunotan

Leire Kortabarria 2004ko eka. 2a, 14:16

Erretiratuaren Astea ospatzen dihardu Pake Leku egoitzak, eta datozen egunotan izango dira ekitaldi nagusiak. Gaur, eguaztena, Kilometroen ibilbidetik pasiada egin dute; bihar eta etzi ere hainbat ekintza izango dira; eta domekan izango da egun handiena, erretiratuei omenaldi ekitaldiarekin.

Erretiratuaren Asterako egitarau sendoa antolatzen du urtero Pake Leku egoitzak, eta erretiratuen intereseko hainbat arlo lantzen ditu. Gaur, ariketa fisikoa landu dute, eta Kilometroen ibilaldia egin dute. San Martin inguruan otarteko janarekin bukatu da irteera. Bihar, eguena, 18:00etan, txokolate jana izango dute elkartean, eta etzi, egubakoitza, afari-merienda eta dantzaldia.

Domeka, omenaldi eguna

Zapatuan atseden hartuko dute erretiratuok, domekarako ekitaldi nagusirako indarberritzeko: izan ere, erretiratuei omenaldi eguna izango da. 12:30ean, meza izango dute parrokian; Oñatz taldeko dantzariek eta udal musika bandak emanaldia egingo dute; eta 14:00etan, elkarrekin bazkaldu eta dantzaldia egingo dute.

Pake Leku egoitzak urtero antolatzen du Erretiratuaren Astea, eta parte hartze polita izaten du. Gaur egun, 1.500 bazkide ditu egoitzak. Aurrera begira ere badituzte asmo gehiago: izan ere, Galiziara irteera antolatzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak