Joan den astean jokatu zen mus txapelketako finala, Makalena elkartean, eta Peitto Iñurrategik eta Ixidro Palacinek irabazi zuten. Predo Mari Igartuak eman zien saria, elkarteko presidenteak.
Aurten 25 urte
Makalena elkarteak mende laurdena betetzen du aurten, eta urte osoarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte bazkideek. Adibidez: diapositba emanaldia, mahai inguruak, antzerkia, hitzaldiak, bazkariak eta baita mus txapelketa ere.