Loquillo musikariaren gaineko bideo emanaldia izango da

Leire Kortabarria 2004ko mai. 27a, 12:48
Loquillo rock musikariaren inguruko bideo emanaldia eskainiko dute gaur, hillak 27, Gaztelekuan, 22:00etan. Sarrera doan izango da.

Loquillo ezizenaz askoz ezagunago den Jose Maria Sanz musikari katalana ezaguna da Debagoienean; izan ere, Bergarako Jam aretoan sarritan jotzen du. Baina bere ibilbidearen gaineko kontu gehiago entzun eta ikusteko aukera izango dugu gaur, egubakoitza, Gaztelekuaren eskutik, 22:00etan. Emanaldia Musika ikusgarria zikloaren barne dago; aurretik, nazioarteko talde eta musikari oso ezagunen gaineko bideoak izan dira ikusgai.

Rocka, country-a, jazza…

Trogloditas taldearekin egindako lanagatik da ezagunen, baina beste hainbat frontetan ibili da Loquillo: country edo jazz estiloak jorratu ditu, eta baita gutxiengo bati zuzendutako estiloa, kantautoreen antzekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak