Musika eskolak egitarau berezia aurkeztu du datozen egunetarako

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko mai. 25a, 11:18
Musika tailerreko ateak zabalduko ditu eta kontzertu didaktikoa eta ikasleen kontzertua eskainiko ditu datozen egunetan. Datorren urteko matrikulazio epea, ekainaren 1ean zabaltzen da.

Jose de Azpiazu musika eskolak ekitaldiak antolatu ditu datoze egunetarako:

  • Maiatzak 26an, kontzertu didaktikoa eskainiko dute musika eskolako irakasleek. Santa Ana aretoan, 18:30ean.
  • Maiatzak 28an, musika tailerreko ate irekiak egingo da musika eskolan bertan. Lau, bost eta sei urte bete behar dituzten haurrei zuzenduta dago. 17:30etik aurrera.
  • Ekainak 2an, musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute. Santa Ana aretoan, 18:30ean.

Datorren ikasturteko matrikulazioa

Bestalde, datorren ekainaren 1etik, 15era, zabalik egongo da matrikulazio epea. Berez, ikasle berriak matrikulatzeko tartea da, ikasle zaharrei automatikoki berrituko baitzaie matrikula. Egun, 287 ikasle ditu musika eskolak, lau urtetik gorakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak