Oñatiko bi baserri Artzaitour ekimenean

Julen Iriondo 2004ko maiatzaren 20a

Arantzazuko Gomiztegi baserriak eta Murgiako Azkarretak hartuko dute parte Artzai Gazta elkartearen egitasmo berrian. Turismoa baserrira, zehazkiago artzainengana erakartzea da helburua: kanpotarrei eskaintza zabalagoa egitea, eta bide batez gazta salmenta handitzea.

Gipuzkoako 16 baserrik hartuko dute parte Artzai Gazta Idiazabal gazta egileen elkartearen egitasmo berrian. Uda sasoira begira prestatu dute. Turistak erakarri nahi dituzte gure herrialdeko baserrietara, Debagoienean Oñatiko Gomiztegi eta Azkarretara. Baserriotan, artzainek gazta nola egiten duten erakutsiko diete kanpotarrei, eta gero, erosteko aukera eman. Beste hainbat produktu ere jarriko dituzte salgai: eztia, intxaurrak edo txakolina, esaterako. Oñatiko Turismo Bulegoak bere eskaintzan barneratuko du Azkarreta eta Gomiztegira bisita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak