Hauteskunde mahaietako zozketa zapatuan egin zuten

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko maiatzaren 17a

Europako hauteskundeetan, hauteskunde mahaietan egon behar direnak zozketatu zituzten; 144 guztira.

Datorren ekainaren 13an egingo dira Europako hauteskundeak, eta dagoeneko zozketatu dira hauteskunde mahaietan egon behar direnen izenak. Zapatuan egin zen zozketa, udaletxean.

Zenbakiak

Oñatin, 16 mahai egongo dira, eta bakoitzeko 9 lagun zozketatu dituzte: mahai-burua eta bi bokal, eta beste bi ordezko postu bakoitzeko. Guztira, 144 izen. Izenen zakuan, ordea, 6.852 sartu dira. Berez, botoa emateko eskubidea 8.000 baino gehiagok dute, baina 65 urte baino gehiago dutenak, ez dira hauteskunde mahaietan egoteko zozketan sartzen.

Datozen egunetan, jakinaren gainean jarriko ditu Udalak zozketan atera diren herritarrak. Hauek, 7 egun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko, Bergarako epaitegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak