Frantziako lagunak herriko familietan hartu nahi ditu Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko mai. 17a, 11:45
Frantziako Chateau Bernar herriarekin dago senidetuta Oñati, eta hango lagunak herrira datoz uztailean. Udalak nahi du herriko familietan ostatu ematea.

Datorren uztailean bost urte beteko dira Oñati eta Frantziako Chateau Bernar herria senidetu zirenetik.

Urteurrena ospatzeko, 60 bat lagun etorriko dira uztailaren 16tik 18ra. Lagun hauek Oñatiko familietan ostatu hartzea nahi du Udalak, elkarren berri izateko. Orain, asteburu horretako egitaraua ari da prestatzen Udala.

Frantziako lagunak etxean hartu nahi dituzten herritarrek, kultura etxean jasoko dute informazio gehiago; izena ere bertan eman behar dute.

Oñatiren senideak

Oñati, Europa, Amerika eta Afrikako sei herrirekin dago senidetua: Sahara, Mexiko, Franzia, Argentina eta Guadalajarako herriekin. Arantzazu bitartez, baita Italiako Asis herriarekin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak