Haurreskolan, 0 eta 1 urteko umeak matrikulatu ahal izango dira. Udaletxean izango dira bete beharreko inprimakiak. Iñaki eta Marian dira horren arduradunak. Era berean, Haurreskolaren inguruko informazio osoa eskuragai dute gurasoek udaletxean.
Oñati Eusko Jaurlaritzako Haurreskolen partzuergoaren barne dago. Olakua auzoko lokaletako lanak bide onetik doaz, udalaren esanetan, eta udazkenean zabalduko ditu ateak.