Zuaozolako zubian hasiko dute arrantza txapelketa, 09:00tan. 12:00ak arte izango dute arrantzan egiteko aukera.
Urtero bezala, Arantzazu errekan egingo dute, Torreauzo eta Olate bitartean. Bi maila egongo dira: gazteena eta nagusiena. Pago Uso elkarteak eta ALZU dendak antolatu dute.