Kometa bat ikustera Kortakogainera igoko da Ilatargi taldea

Leire Kortabarria 2004ko mai. 12a, 12:05
C2001 Q4 Neat kometa egunotan guretik ikusteko aukera dugu. Debagoieneko Ilatargi Astronomia Taldeak irteera antolatu du Kortakogainera egubakoitzean, hilak 14. Gura duen orok parte har dezake.

Ilatargi taldeko kideak eta interesa duten lagun guztiek hitzordua dute egubakoitzean, hilak 14, Arantzazura bidean dagoen Urrintxo tabernan. 21:00etan bilduko dira han, eta segituan Kortakogain ingurura igoko dira. Han, C2001 Q4 Neat kometaren eboluzioa jarraituko dute.

Ilatargikoek ohartarazten dute oraingoz behintzat, ez dela oso espektakularra; izan ere, begibistaz ikus daitekeen arren, buztanik ez du, eta aurkitzea ere ez da hain erraza. Edozelan ere, zeruko fenomenoak gustuko dituztenendako ekintza interesgarria izan daiteke.

Behatoki berria

Orain arte, Gorlara igotzen ziren, baina behatokia aldatu dute Gorla justu Bergara gainean dagoelako, eta herriko argiek traba egiten dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak