Nekez, Berakatz Band, Nagis, Desorden, Saz Le Bolo, Hor Konpon, Latzen. Amonal ... eta herriko beste hainbat rock taldeen materiala bildu nahi du talde batek. Taldeen posterrak, argazkiak, kontzertuetako sarrerak, kartelak, grabazioak eta antzerako materiala bildu nahi du.
Era honetako materiala duen edonork, Gatelekuko informatika gelera eraman dezake. Momentuan digitalizatuko dute; beraz, orijinalak jabearen eskuetan geldituko dira. Gaztelekuko informatika gelako ordutegia: astelehenetik egubakoitza arte, 17:30etik 20:30era.