Ereitten-eko kideek isun arinak ordaindu beharko dituzte ministaritza fiskalak eskatuta

Ereitten herri ekimeneko 10 kidek Bergarako epaitegian deklaratu zuten atzo. Ekainaren 14ko Oñatiko osoko bilkuran gertaturiko istiluen ondotik, Ertzaintzak beraien kontra jarritako salaketen ondorioz deklaratu zuten Bergarako epaitegian.

Goizeko 11:30ean hasi eta arratsaldeko 17:00ak arte iraun zuen epaiketak, eta akusatuez gain beste zenbait lekukok deklaratu zuten, tartean Oñatiko alkate Andoni Gartziak ere. Ordena publikoaren kontrako salaketak zituzten 10 akusatuek eta baita irainen gainekoak ere.

180 eta 240 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte hutsegite edo falta arinengatik

Atzoko saioaren ondoren, ministeritza fiskalak eskatzen du hamar akusatuetatik laurendako 240 eta 180 euro arteko isunak. Isu arinak beti ere, eta beste sei kide absolbitu egin ditu kargurik gabe. Ereittenekoak nahikoa gustura daude ministeritza fiskalaren erabakiarekin, eta bi aste barru jakingo dute behin betiko sententzia zein den.

Falta edo hutsegite arinagatik ordaindu beharko dute isuna Ereitten-eko lau kideek. Marijo Altubek, Aitor Lizarraldek eta Jon Egañak 240 euro ordaindu beharko dute Fiskaltzak eskatuta, eta Jesus Urmenetak 180.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.