Bitoriano Gandiagari omenaldia egingo zaio domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko maiatzaren 6a

Bere bizitza eta lana goraipatuko duen antzezlan musikala taularatuko dute domekan, Santa Anan. Maiatzeko musikaldiaren lehen kontzertua izango da.

Gontzal Mendibil musikariak zuzenduko du Elorri loratua izeneko ikuskizuna. Pello Zabalak Bitoriano Gandiaga praile poetaren rola hartuko du eta berak jarriko dio ahotsa Gandiagaren bizitza eta lanari. Musika berriz, Marife Nogales kantariak eta Rossini abesbatzak jarriko dute.

Hauek guztiaz gain, beste hamar musikarik, antzezlek eta dantzarik hartuko dute parte.

Udaberriko musikaldia

Maiatzeko domeka guztietan, kontzertua egingo da Santa Ana antzokian. Udaberriko musikaldiaren egitaraua osatzen duten kontzertuak dira:

  • Maiatzak 9, Elorri loratua ikuskizuna
  • Maiatzak 16, Xabier Lizaso piano joleak eskainiko duen kontzertu pedagokikoa
  • Maiatzak 23, Utopia soka orkestra
  • Maiatzak 30, Pandora duoa

Kontzertu guztiak, 19:30ean hasiko dira, Santa Ana antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak