Debagunekin batera jarri ditu Laixanek Herri Urratsera joateko autobusak. Bi jarri ditu:
- Domekan, maiatzak 9, korreosetik aterako da, 8:40an. Buelta, 19:00etan Senperetik irtenda.
- Zapatuan, maiatzak 8, iluntzean irtengo da. Herri Urratsen lana egin nahi dutenendako da autobus hau.
Bi autobusetarako, txartelak aurrez erosi behar dira, eta eguena arte daude salgai:
- Luis eta Guria tabernetan, Txantxiku ikastolan eta Laixanen.
- Bazkideek 7 euro; besteek 9 euro