Azken lan-heriotzagatik protesta ekitaldia deitu dute

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 3a

Joan den astean, oñatiar bat lan istripuz hil zela salatzeko, ekitaldia deitu dute ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek. Hain zuzen, kale-agerraldia egingo dute Oñatin.

Lan istripu gehiagorik ez leloarekin kale bilkura deitu dute ibarreko sindikatu nagusiek martitzenerako. Lan istripuz hil zen gaztea Ulmako langilea zen, eta Ulmaren egoitzetako baten parean egingo dute kale bilkura, Otadui zuhaiztian, hain zuzen ere, 11:30ean.

Debagoieneko lehenengo lan heriotza izan da hau aurten. Joan den eguenean gertatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak