Ikasle ohien eguna antolatu dute Benediktarrak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko mai. 3a, 14:41
Ekainaren 5ean egingo da benediktarren ikasle ohien eguna. Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Bazkarirako txartelak, salgai daude dagoeneko.

Aurten, 100 urte betetzen dira benediktarrak Oñatira heldu zirela, eta mendeurrena ospatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte urte osoan zehar. Tartean, ikasle ohien eguna.

Ekainaren 5ean izango da ikasle ohien eguna, eta hauxe da egitaraua:

  • Eguerdian, meza ( hildako ikasleen omenez )
  • Areto nagusian, ekitaldia, 100 urte hauen historiatik ibilbidetxo bat eginez.
  • Bazkaria, eta bazkalondoko erromeria

Egunean zehar, gainera, ikasle ohiek aukera izango dute gaur egungo ikastetxea ikusteko.

Bazkarirako txartelak salgai

Maiatzaren 25a arte egongo dira salgai txartelak:

  • Irizar, Altuna eta Urzelai estankoetan
  • Luis, Portu eta Artxubi tabernetan
  • Elkar Hezi ikastetxeko bi eraikinetan

Kanpoan bizi diren ikasle ohien bidea errazteko, kontu korrente bat zabaldu dute Banco Guipuzcoanon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak