Zineklubak 1.725 ikusle izan ditu gaur bukatuko den ikasturtean

Zineklub emanaldi sorta gaur bukatuko da, eguena. Tom McCarthy zuzendariaren The Station Agent filmak itxiko du zikloa. Atseden hartuko dute urrira arte, baina salbuespen moduan, aurreikusita dago Aitor Arregiren Sahara Marathon filma eskaintzea.

Gaurko emanaldia kultura etxean izango da, 20:00etan. Urrira arte etengo dute zikloa, eta oraindik ez dute zehaztu Sahara Marathon filma noiz emango duten.

Oñatiko zineklub emanaldi sortak erantzun polita izan du bukatzear dagoen ikasturtean. Zikloak urri aldera hasten dira, maiatzera arte. Epe horretan, 1.725 ikusle izan ditu zikloak

Neguan joan izan da jende gehien zineklub emanaldietara: hain zuzen, otsaila izan da ikusle gehien izan dituen hilabetea, 436 lagunekin. Segidan, urtarrila eta azaroa datoz.

Bestalde, ikusle gehien izan dituzten filmak honakoak izan dira: Nómadas del viento (127 ikusle) eta Historias mínimas (109), biak otsailean, eta Goodbye Lenin (91), apirilaren 22an.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.