Espainiako BMW Moto Klubak Gipuzkoa bisitatzea erabaki du XIX Nazionala topaketa jaialdian, asteburu osoan, eta Oñati izan da aukeratutako herri bat. Egubakoitza Donostian pasa ondoren, gurera etorriko dira zapatu goizean.
Goiz osoan eta arratsaldeko 16:00etara arte, BMW motoen eta euren gidarien laguntasuna izango dugu oñatiarrok. Honako ekintzak antolatu dituzte:
- 10:00: Donostiatik Oñatira etorriko dira.
- 12:30: Udalean ongi etorria egingo zaie. Foruen Plazan, BMW motoen erakusketa egongo da.
- 13:00: Sancti Spiritus Unibertsitatera bisita gidatua izango dute.
- 14:30: Arantzazuko Ospederian bazkaria izango dute.
Kultura, bidaiak eta gastronomia
BMW Moto Klubak baditu beste zaletasun batzu, motoak ez ezik. Ondo jatea eta leku ederrak bisitatzea gustuko dute, euren motoetan. Estatu osoan eta kanpo ere, hainbat irteera eta topaketa antolatzen dituzte. Elkartea Estatuan sortu zen, 1994an.