V. Oñati hiria "literatur sariak" abian dira

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko api. 27a, 20:27
Ipuin, olerki eta bertso-paperak aurkeztu daitezke literatur sari hauetara. Maiatzaren 14an bukatzen da lanak aurkezteko epea.

Bostgarren Oñati hiria "literatur sariak" abian da. Oñatiko udaletxean aurkeztu behar dira maiatzaren 14a arte.

Oinarriak

  • Lehiaketan, 18 urtetik gorakoek hartu dezakete parte
  • Lanak, euskaraz eta argitaratugabeak izan behar dute
  • Pertsona batek, lan bakarra aurkeztu dezake
  • Makinaz idatzita bidali behar dira
  • Ezizena erabiliko dute lana sinatzeko
  • Udaleko euskara edo kultura zerbitzuetara bidaliko dira
  • Lanen luzeera: ipuina ( 6 eta 20 orri bitartean ), olerkia ( 50 lerrotakoa, gehienez ), bertso-paperak ( 8 eta 12 bertso bitartekoak )

Sariak

Bi sari banatuko dira modalitate bakoitzean:

  • Lehenengo saria: 400 euro
  • Bigarren saria: 250 euro
  • Oñatiar onenari: 100 euro

Saria eman gabe gelditu daiteke epaimahaiak horrela erabakitzen badu. Egilea derrigor joan beharko da saria jasotzera.

Epaimahaia

Euskal literaturan adituak diren hiru idazle izango dira epaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak