Kiroldegiko taberna itxita dago

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko api. 27a, 12:30
Apirilaren 23an itxi zuten Zubikoa kiroldegiko taberna, eta oraingoz, itxita jarraituko du. Arazo ekonomikoak dira itxieraren arrazoia. Oraingoz, itxita jarraituko du tabernak.

Kiroldegiko tabernaren jabeak ez zituen gizarte segurantzaren kuotak ordaintzen, eta Udalak kontratua etetea erabaki du.

Zubikoa kiroldegiko taberna enkantera ateratzen du Udalak, eta kontratu bat sinatzen da jabearen eta Udalaren artean. Kontratu horrek baldintza batzuk ditu, eta horietako bat, gizarte segurantzaren kontuak egunean eramatea da. Oraingo jabeak baldintza hori ez duela bete dio Udalak, eta horregatik, kontratua eten egin du.

Itxita jarraituko du

Apirilaren 23tik dago itxita taberna, eta oraingoz, horrelaxe jarraituko du.

Normalean, urtetik urtera barriztatzen dio kontratua Udalak tabernako jabeari, interesa duen beste inor agertzen ez bada. Oraingo jabeak, apirilaren hasieran egin du urtea.

Harmailetara, osteko atetik

Orain arte tabernatik bertatik joaten zen jendea harmailetara. Orain, ordea, osteko atetik joan behar da. Hala ere, kiroldegiko sarreran jarrita daude kartelak, eta ez dago galtzerik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak