Erretzeari uzteko hitzaldia eta ikastaroa deitu dituzte

Leire Kortabarria 2004ko api. 23a, 13:10
Tabakoaren kontsumo gero eta handiagoaz arduratuta, Udal Prebentzio Batzordeak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du. Maiatzean hasiko da eta izenematea zabalik dago. Ikastaroa aurkezteko hitzaldia egongo da.

Erretzeari uzteko gai ote garen; tabakoa erretzeak dakartzan ondorio eta arriskuak; erretzea zergatik den kaltegarria; mitoak eta uste faltsuak… Horiek eta gehiago izango dira berbagai erretzeari uzten laguntzeko ikastaroan. Maiatzaren 11, 18 eta 25ean, ekainaren 1, 15 eta 29an eta uztailaren 13an izango dira jardunaldiak, 18:30ean. 50 euro da. Taldeka lan egingo dute parte hartzaileek. Izena emateko mugaeguna maiatzaren 10a da, 943 03 77 00 telefonoan (Ainhoarengatik galdetu behar duzue).

Aurkezpen hitzaldia

Ikastaroa zelakoa izango den aditzera emateko aukera izango da maiatzaren 4an, martitzena. Izan ere, Mari Angeles Becerro mediku eta terapeutak hitzaldia egingo du, kultura etxean, 18:30ean. Han emango dute ikastaroaren gaineko argibide gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak