Gerardo Markuletarekin berbaldia izango da gaur liburutegian

Leire Kortabarria 2004ko apirilaren 22a

Gerardo Markuleta idazle oñatiarrarekin berbaldia egiteko aukera izango dugu gaur, eguena. Kultura etxean izango da topaketa, 19:30ean, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Bihar, egubakoitza, Nazioarteko Liburuaren Eguna dela-eta, Udal Liburutegiak literaturaren inguruko solasaldi zikloa antolatu du, eta gaurkoa da lehenengo saioa. Markuletaren ondoren, beste idazle ezagun batzuekin berba egin eta euren lana hobeto ezagutzeko modua izango dute oñatiar guztiek.

Liburu azoka eta sinadura bilketa

Bestelako ekintzarik ere izango da Oñatin Liburuaren Eguna dela-eta. Bihar, egubakoitza, liburu azoka egongo da, hau da, bazkide bakoitzak liburu bat doan beretako hartzeko parada izango du. Gehienak euskarazko liburuak izango dira.

Horrez gain, egun osoan zehar, Europar Batasunak ezarri nahi duen ordainpeko maileguaren aurkako informazioa banatuko du Liburutegiak, eta sinadurak bilduko ditu neurri horren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak