Cannabisaren gaineko seminarioa egingo dute bihar eta etzi

Leire Kortabarria 2004ko api. 21a, 12:15
Cannabisa, legeak horren gainean zer dioen eta zein aldaketa egin daitezkeen, gizartearen jarrera… Horiek guztiak hizpide izango dira eguenean eta egubakoitzean herrian egingo diren jardunaldi batzuetan.

Nazioarteko 36 soziologo eta lege adituk parte hartuko dute Cannabisa: eskubidea eta osasuna. Erantzun sozial, juridiko eta legislatiboak seminarioan. Lege Soziologia Institutuak antolatu du seminarioa, eta Xabier Arana Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak koordinatuko ditu. Espainiako, Portugalgo, Herbeheretako eta Belgikako adituak etorriko dira.

Hainbat ikuspuntutik begiratuko dute adituok cannabisaren gaia. Antolatzaileen esanetan, osasunerako cannabisaren erabilpena aisialdiko erabilpenaren itzalean geratu da, zoritxarrez. Euren ustez, cannabisaren erabilera normalizatuaren aldeko joerak indartuz doaz, gizartean eta medikuntzan egon diren aldaketak direla medio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak